Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa

jueves, 9 de diciembre de 2010

Ordua landu TTBB erabiliz (Informazioaren Kudeaketa)

   Askotan esan denez, material multimedia bilatu ostean, informazioa sailkatu, egokitu eta baloratu behar da irizpide desberdinen bidez. Norberak bere irizpideak izango ditu. Izan ere, informazioa interpretatzea guztiz subjektiboa da, eta horrek informazioa baloratzerakoan irizpide desberdinak dakar. Era horretan, norberak bere etiketak, adibidez, erabiliko ditu materiala sailkatzeko.
   Gai bat hartzen badugu, esaterako, erlojuen bidez ordua ematen ikastea, eta interneten informazioa bilatzen badugu, zenbait helbide agertzen zaizkigu. Baina denak ez dira baliagarriak izango. Helbide horietatik baliagarriak direnak aukeratu behar ditugu eta horien barruan gure gaia azaltzeko edo lantzeko behar den materiala. Horretarako, honako eskema jarrai daiteke:
- Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? (adierazgarriak? erabiltzeko errazak?) Ikusteko atsegina da.
- Edukia: Eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Edukiak honela daude sailkatuta: (bereziki bilatzaileen kasuan)
- Elementu teknikoak: Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Arina da? Loturak arin kargatzen dira? 
- Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?
- Sinisgarria: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde, instituzio,...? Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?

   Orduaren gaiari dagokionez, youtuben bideorik ez dagoela esan daiteke. Helbide guztiek idatzizko materiala dute. Honen artean, ariketak, teoria gutxi eta eskulanak aurki daitezke. Denek kolore argiak eta letra iluna erabiltzen dute, umeek ondo irakurtzeko.
   Euskaraz landu nahi badugu arazoak izango ditugu, izan ere, interneten helbide gutxi edo ia bat ere euskaraz dago. Gehienak gazteleraz daude eta batzuk ingelesez.
  Lehen esan den moduan, teoria gutxi dago. Nire ustez, ordua lantzea errazagoa da praktikaren bitartez, beraz alde honetatik abantailak daude.
   Horrez gain, helbide batzuetan ez da soilik orduaren gaia jorratzen, baizik eta matematika arloa osoaren ariketak agertzen dira eta kasu batzuetan mailatuta ere.
   Bukatzeko, bilatutako helbide bi hartuko ditugu aurreko irizpideen bidez sailkatzeko:

Diseinua: Informazioa ugari eta gai askotakoa dago. Baina oso ondo antolatuta dago. Erraz topatzen dira gauzak.
Edukia: Informazioa eta loturak ugarikoak dira, baina ondo antolatuta daude gaiarekiko. Azkar zabaltzen dira.
Elementu teknikoak: Orria ireki bezain laster informazio gehiegi dagoela pentsa daiteke, baina segundo pare bi erabiliz arazorik ez dago nahi den informazioa topateko.
Grafikoak eta marrazkiak: Helbide honetan marrazkirik ez dago, baina orduaren lotura sakatuz gero, diseinua guztiz aldatzen da. Irudiak agertzen dira, letra mota eta plantilla desberdinak dira, ... dena umeen munduan sartzeko.
Sinisgarria: Orrialdearen egilea ez da modu zuzenean identifikatzen. Eta azken bertsio gaurkotua 2010ean egin da.

Ordua lantzeko ariketak:
Diseinua: Informazioa antolatuta dago ariketa mota zein adinaren arabera. Ikusteko atsegina da eta erabiltzeko erraza.
Edukia: Eskeintzen dituen ariketak baliagarriak dira erloju mota, ariketa kopurua, ordu eta laurdenak, erdiak ... aukera daitezkeelako. Antolaketa oso erraza da LHko mailen arabera dagoelako.
Elementu teknikoak: Agertzen diren loturak oso arin kargatzen dira.
Grafikoak eta marrazkiak ere arin agertzen dira.
Sinisgarria: Orrialdearen egilea identifikatzen da eta 2010 urtean berritu egin zen azkenengo aldiz.  

jueves, 25 de noviembre de 2010

Alfabetizazio Digitala

   Blog honetan, askotan esan da TTBB erabiltzeko eta eskolan integratzeko lehenengo horiek nola erabiltzen diren jakin behar dela, hots, ikasleak alfetizatuta egon behar dira. Aurkezten diren bi bideoetan honi buruzko informazioa aurki daiteke:




   Bi bideo hauek TTBB erabiltzearen alde onak zein txarrak aurkezten dizkigute. Lehenengoan, eskolan ikasteko modu berriak planteatzen dira. Nabariena lehenengo pertsonan ikusten diren irudien bitartez gaia ulertzea eta ikastea litzateke. Adibidez, eguzkia nolakoa den ulertzea horren irudi nahiko errala ikusiz.
   Bigarrenean ere TTBB eskolan erabiltzearen aldeko ikuspegia agertzen da, baina horretarako lehenengo alfabetizazio digitala ematea beharrezkoa dela dio. Curriculumean planteatzen diren zortzi oinarrizko gaitasunetatik laugarrena konpetentzia digitala da eta horrek era digitalean idazten zein irakurtzen jakitea dakar. Hau da, ikasleek sarean dagoen informazioa analizatzen jakin behar dute, zer den eta zertarako balio duen ulertu, informazio hori bilatzen eta interpretatzeko gai izan behar dira, komunikatzeko erabili beharko dute. Lau pausu horiek ikasten dituztenean digiltaki alfabetizatuta daudela esan daiteke.
   Laburtuz, TTBB oso erabilgarriak izan daitezke gaiak era errazago batean ulertzeko, baina horrek informazioa kritikoki bilatzea eta erabiltzea eskatzen du. Modu honetan, hezkuntza ekosistema bat balitz bezala trata daiteke: hobetu bilatutakoaren arabera, birsortu ideia berriak sartuz eta konpartitu besteek ezagutza berdina jasotzeko.

lunes, 22 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta "Pizarra Digital"

   Hezkuntza munduan murgiltzen hasteko, gaur egun martxan jartzen ari den hezkuntza eredua teknologia berrietan oinarrituta dagoela esan behar da, eskola 2.0 alegia. Metodo honi ematen zaion balorapena jakiteko, testu hau irakurri daiteke. Hala ere, hemen bertan bere laburpena eta nire iritzia egongo dira.

   Eskola 2.0 teknologia berriak eskoletara zabaltzeko era izan beharko litzateke, baina inposaketa bezala jarrita dago. Irakasleek, esaterako, ez dute aukerarik baliabide hau modu eraginkorrenean edo didaktikoenean erabiltzeko, izan ere, helburua hasieratik finkatuta baitago. Kasu batzuetan, kaltegarria ere izan daiteke, ordenagiluak nola erabili irakatsi behar delako.
   Gainera, ez du kontuan hartzen eskola-porrota zein eskola goizegi uztea. Beraz, esan daiteke, lehengo hezkuntza eredua TTBBekin baino ez dela eskola 2.0. Hots, ez da eredu berirrik sortu, baizik eta dagoenaren moldaketa txar bat. Ez da hezkuntza eredu berririk, ezta TTBB ikasleei hurbiltzeko proposamenik ere. Eskola 2.0 herri-gastua justifikatzeko era baino ez da. Ondorioz, enpresek ere bere aukera izan dute dirua irabazteko (eduki/egitura digitalak jarri).
   Proiektu honen oinarria "pizarra digital" deituriko hezkuntza proiektua da. Hau 2003 urtean jarri zen martxan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. Ikasleei ordenagailu bana eman zieten eta gelan bideoproiektorea jarri zuten, curriculumean inolako aldaketarik egin gabe, inolako eduki digitalak kontuan hartuz ...
   Proiektu honen ondorioak negatiboak izan ziren. Dirua alferriketan galdu zen, hezkuntza mailan emaitza eraginkorrik ez zutelako lortu. Gainera, gaurko honetan bezala, inposatuta egon zen. Zein hardware eta sofware erabili behar ziren zehaztuta zegoen beste ekintza batzuen barne. Ez zen posible inolako aldaketarik egin, ezta egoera/ikasle desberdinei egokitzeko ere.
   Ordenagailuekin zen ordenagailu gabe emaitza akademiko berberak lortu ziren. Ez zen konponbide bat izan. Ondorioz, porrot honen berri dutenak ez dira Eskola 2.0ren alde jarri, euren ustez, emaitza berdinak lortuko direlako.
   Denok dakigu TTBB gero eta inportanteagoak direla gure gizartean, beraz, eskolan integratu beharko direla, baina horrek ez du esan nahi eskola 2.0 proiektu ona denik, ezta helburu horrekin planteatu denik ere.
   Benetako digitalizazioa emateko geletan honako faktoreak kontuan hartu beharko lirateke:
- Hezkuntza, pertsonek duten eskubide bezala ulertzea, publikoa.
- Ezagutzen, ikastearen, estrategien ... baloreetan oinarrituta egotea.
- Egitura digitalak erabiltzea.
- Komunitate digitalak sortzea (harremana ikastetxe, irakasle ... artean).
- Martxan dauden proiektu berritzaileak gaientzea.
- Irizpide zehatzak erabiltzea TTBB hezkuntzan sartzeko.
- Ezagutza eta software libreak bultzatzea.

   Gaiarekin bukatzeko, nire esperientzia proiektu berritzaile honekin adieraziko dut. Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasketak egiterakoan, bigarren mailan zein hirugarren mailan praktikak egiten dira.
   Nik iaz, bigarren mailakoak egin nituen, hilabete bat Indautxuko eskola publikoan. Heldu nintzenean irakasleak eskola 2.0ri buruz hitz egin zidan: 5. mailan egingo zela, ikasle bakoitzari ordenagailu bana emango zietela, arbela digitala egongo zela gelan kanoi berri batekin, irakasleak kurtso bat egiten ari zirela TTBBen bitarteko baliabideak erabiltzen jakiteko ...
   Asmo bakoitzak arazo bat zekarren. Ordenagailuak etxera eraman ahal ziren, nire ustez, ez zen oso egokia, izan ere, ikasleak umeak dira eta zaila da eurentzat gauzak ondo tratatzea. Arbela digitala klasean jartzeko arazo asko egon ziren, leku gutxi zegoelako eta topatu zutenean hormaren zati bat bota behar zutelako. Ordenagailuak heldu zirenetik 15 egun pasa ziren arbela jarri zuten arte. Irakasleek ere arazoak zituzten; nagusienak zirenak ordenagailuarekin zeukaten harremana gutxia izan zelako.
   Beraz, nire esperientzia guztiz negatiboa izan da. Badakit TTBB eskolan sartu behar direla, baina ez dut uste gauza edo ikasgai guztietarako erabilgarriak direnik. Batzuetan atzerapena izan daiteke.

viernes, 12 de noviembre de 2010

Bloga, ¿Baliabide Didaktikoa?

   Orain arte, teknologia berriei buruzko informazioa aurkeztu egin da. Baina, galdera garrantzitsu bat ezin da ahaztu: bloga, ¿baliabide didaktikoa izan al daiteke? Iritzi desberdinak egongo dira. Nire kasuan, alde nago, kontuan hartuz, hori bai, edozein adinatan ezin daitekeela erabili. Hau da, 7-9 urteetan (2. zikloan) ordenagailuarekiko harremana estutzen joan behar da eta 10-12 urteetan (3. zikloan) blogak, wikiak... baliabide didaktikoak bezala erabili daitezke.
   Blogari dagokionez, nik honako aplikazio didaktikoak ikusten dizkiot:
- Eguneroko bezala erabili daiteke klasean ikasitakoa idazteko eta gogoratzeko.
- Ikasleek informazio baliagarria aurkezteko eta kideek eskura edukitzeko.
- Hiztegien, jokoen... helbide garrantzitsuei link zuzenak egiteko aukera.
- Egutegi moduko bat egiteko eta horretan irteerak, jaiak, urtebetetzeak... ipini.
- Irakaslearen posta link batean jarriz gero, berarekin kontaktuan egoteko. Adibidez: asteburuetan etxerako lanak egiterakoan zalantzak izanez gero, galdetzeko.
- TTBBek aurkezten dituzten baliabideak menperatzeko eta euren jakintza maila garatzeko.
   Beste aplikazio gehiago egon daitezke. Gainera, zenbat eta jakintza maila handiagoa izan, orduan eta aplikazio gehiago izango ditu. Hala ere, esan beharra dago, baliabide didaktikoa izango dela, baldin eta irakaslea prest badago blogari esker egin daitezkeen gauzak jakiten baditu.

sábado, 6 de noviembre de 2010

Hik Hasi, artikulua 707


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik? Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere. Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du. Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua. Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko. Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu. Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da. Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla

Lortuta: http://www.hikhasi.com/artikulua/707

viernes, 5 de noviembre de 2010

Eten digitala

   Aurreko sarrera batean Eten Digitala terminoa izendatu egin zen. Horregatik, testu hau irakurri daiteke zer den ulertzeko. Dena den, sarrera honetan ere ideia nagusiak idatzita daude.

   Hasteko, esan beharra dago, zenbait arlotan Eten Digitala betidanik existitu dela (generoan, ekonomia-mailan, kultura deberdinen ikuspuntuan...), teknologia berriak ezin edukitzeko aukera agertzen den bakoitzean.
   Hezkuntzan ere etena gertatzen da. Nahiz eta batzuek, TTBBen bidez hezkuntza jasotzeko aukera guztioi zabaldu egin dela esan, gezurra da, mitoa bihurtuz. Izan ere, jende guztiak ez baitu teknologia berriekin kontaktuan egoteko aukerarik.
   Baina oraindik ez dugu etena digitala zer den adierazi. Terminoak definizio ugari dauzka, sinpleena honakoa da: sarera sartu daitezkeen pertsonen, erakundeen, gizarteen edo hirien eta sartu ezin daitezkeenen arteko desberdintasuna, hots, TTBBen bidez informazioa, ezagutzak eta hezkuntza jasotzeko ezberdintasun aukerari deritzo.
   Honen ondorioz, pertsonak, gizarteak edo hiriak baztertuta gelditzen dira, bazterketa teknologikoa jasotzen dute, eta aldi berean bazterketa soziala eta pertsonala bihurtzen da.
   Hasieran komentatu denez, faktore desberdinek etena baldintzatzen dute. Horregatik, eten digital mota desberdinak daude:
  1. Ekonomikoa eta soziala: Bi teoria agertzen dira etenaren (arazoaren) zergatia azaltzeko. Batetik, biguna deitu ahal duguna, arazoa teknologien azpiegituretatik dator. Konponbidea, interneten globalizazioa izango litzateke. Bestetik, gogorra edo errealistena, arazoa gizartean eta ekonomian dagoen desberdintasunetatik dator. Konponbide bat bilatzeko, lehenengo desberdintasun soziala konpondu behar da.
  2. Hezigarria: Nahiz eta eskolan TTBB erabiltzeko aukera egon, etena agertuko da ikasleak horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hots, hizkuntza digitala ezagutu eta jakin behar dute inolako zailtasunik ez edukitzeko.
  3. Hizkuntzarekiko: Hizkuntza unibertsala interneten eta hortik kanpo ingelesa da. Beraz, lehenengo pausua etenik ez emateko ingelesa jakitea izango litzateke. Hala ere, horrek  beste hizkuntza guztiak baztertzea dakartza. Hizkuntza soilik ez, bere kultura eta mundua ikusteko modua. Baztertu beharrean bultzatu beharko zen.
  4. Generazionala: Inkesta batzuk egin ondoren, oso argi ikus daiteke TTBB gehien erabiltzen dutenak gazteak direla. Eta ematen dituzten ordu kopuruak 9-12 artean daude, batez ere harremanetan mantentzeko. Honek guztiak ondorioak dakartza hezkuntzan. Hain zuzen ere, ikasleek irakasleek baino erraztasun gehiago edukitzea mundu honetan.
  5. Irakasle-ikasle harremanekoa: Aurrekoan adierazi den moduan, ikasleek erraztasun gehiago dute TTBBetan irakasleek baino. Ondorioz, iraskasleak ez dira eroso sentituko. Horrez gain, ikastaroak egin behar dituzte eguneratzeko, baina behin ikasi ondoren TTBB aldatu egin dira berriro ikasteko beharra edukiz. Konponbide bat teknologiak ez erabiltzea litzateke? Ez, ondorio negatiboak dituelako ikasleengan (trebetasun kognitiboak ematen duten aukera ez erabiltzea, ikasteko era berriari etekinik ez ateratzea...).
  6. Generokoa: Estatistikak dioen arabera, gizonek TTBB gehiagoi erabiltzen dute emakumeek baino. Dena den, Espainian berdinduz doa. Ez beste hiri batzuetan, non emakumeak ez daukan lan eskubiderik, hezkuntza jasotzerik... eta etxean egon beharra daukan.
  7. Psikologikoa edo fisikoa: Nahiz eta eskola inklusiboa gero eta zabalduago egon, eskoletan existitzen diren TTBB ez dira ikasle guztientzat. Oraindik arlo hori aldatu gabe dago.
   Informazio hau irakurri ostean, zer egin daiteke eskolan? Hasteko, konponbideak bilatu. Eta horretarako, zenbait aldaketa eman beharko dira: azpiegiturak, irakasleen formakuntza, hezkuntza eta industria arteko hurbilpena, teknologia egokiak eta malguak egin, software espezifikoak erabili... Eta jarraitzeko, ikasleei alfabetizazio digitalen klaseak ematea.
   Nire ustez, bi ideia horiek inportanteenak dira TTBB eskolan sartzeko. Bata zein bestea beharrezkoak dira eta ezin dira banatu. Hala ere, horretarako jakin badakit urteak pasa behar direla eta ekonomikoki arazoak egon daitezkeela. Baina horrek ez du esan nahi ideia hori ezin dugula bultzatu.

viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologia Berrien Eragina Gizartean

  Orain arte aurkeztutakoarekin, argi ikus daiteke Teknologia Berriak gero eta inportanteagoak direla gizartean, beharrezkoak bihurtzen ari dira. Gainera, gizartearen arlo guztietara hedatu dira, ekonomian, hezkuntzan, kulturan, aisian... Honek, lan aukera berriak sortzea dakar, esaterako, informatika teknikoak, langilea etxean...
   Hezkuntza munduan ere ikuspegi desbedinak zabaldu dira, nabariena, etxetik ikasteko aukera (home school, cursos a distancia...). Era honetan, ikasteko modua aldatu beharko da, hots, informazioa aukeratzen, sailkatzen eta erabiltzen irakatsi beharko da. Ikasten ikasi.
   Azkenik, eragin honek kausa ahal duen arazorik larriena zein den izendatuko da. Nahiz eta teknologi berriak mundura zabaldu eta egunero eboluzionatu, zenbait herrik (gizartek) ez dute aurrera egingo eta atzeratuta geldituko dira, eten digitala sortuz. Beraz, gure asmoa blogaren bitartez teknologia berriei buruzko informazioa ematea eta horren arabera norberak ahal duen moduan, hezkuntza eredua eguneratzea litzateke inolako atzerapenik ez emateko.