Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa

viernes, 5 de noviembre de 2010

Eten digitala

   Aurreko sarrera batean Eten Digitala terminoa izendatu egin zen. Horregatik, testu hau irakurri daiteke zer den ulertzeko. Dena den, sarrera honetan ere ideia nagusiak idatzita daude.

   Hasteko, esan beharra dago, zenbait arlotan Eten Digitala betidanik existitu dela (generoan, ekonomia-mailan, kultura deberdinen ikuspuntuan...), teknologia berriak ezin edukitzeko aukera agertzen den bakoitzean.
   Hezkuntzan ere etena gertatzen da. Nahiz eta batzuek, TTBBen bidez hezkuntza jasotzeko aukera guztioi zabaldu egin dela esan, gezurra da, mitoa bihurtuz. Izan ere, jende guztiak ez baitu teknologia berriekin kontaktuan egoteko aukerarik.
   Baina oraindik ez dugu etena digitala zer den adierazi. Terminoak definizio ugari dauzka, sinpleena honakoa da: sarera sartu daitezkeen pertsonen, erakundeen, gizarteen edo hirien eta sartu ezin daitezkeenen arteko desberdintasuna, hots, TTBBen bidez informazioa, ezagutzak eta hezkuntza jasotzeko ezberdintasun aukerari deritzo.
   Honen ondorioz, pertsonak, gizarteak edo hiriak baztertuta gelditzen dira, bazterketa teknologikoa jasotzen dute, eta aldi berean bazterketa soziala eta pertsonala bihurtzen da.
   Hasieran komentatu denez, faktore desberdinek etena baldintzatzen dute. Horregatik, eten digital mota desberdinak daude:
  1. Ekonomikoa eta soziala: Bi teoria agertzen dira etenaren (arazoaren) zergatia azaltzeko. Batetik, biguna deitu ahal duguna, arazoa teknologien azpiegituretatik dator. Konponbidea, interneten globalizazioa izango litzateke. Bestetik, gogorra edo errealistena, arazoa gizartean eta ekonomian dagoen desberdintasunetatik dator. Konponbide bat bilatzeko, lehenengo desberdintasun soziala konpondu behar da.
  2. Hezigarria: Nahiz eta eskolan TTBB erabiltzeko aukera egon, etena agertuko da ikasleak horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hots, hizkuntza digitala ezagutu eta jakin behar dute inolako zailtasunik ez edukitzeko.
  3. Hizkuntzarekiko: Hizkuntza unibertsala interneten eta hortik kanpo ingelesa da. Beraz, lehenengo pausua etenik ez emateko ingelesa jakitea izango litzateke. Hala ere, horrek  beste hizkuntza guztiak baztertzea dakartza. Hizkuntza soilik ez, bere kultura eta mundua ikusteko modua. Baztertu beharrean bultzatu beharko zen.
  4. Generazionala: Inkesta batzuk egin ondoren, oso argi ikus daiteke TTBB gehien erabiltzen dutenak gazteak direla. Eta ematen dituzten ordu kopuruak 9-12 artean daude, batez ere harremanetan mantentzeko. Honek guztiak ondorioak dakartza hezkuntzan. Hain zuzen ere, ikasleek irakasleek baino erraztasun gehiago edukitzea mundu honetan.
  5. Irakasle-ikasle harremanekoa: Aurrekoan adierazi den moduan, ikasleek erraztasun gehiago dute TTBBetan irakasleek baino. Ondorioz, iraskasleak ez dira eroso sentituko. Horrez gain, ikastaroak egin behar dituzte eguneratzeko, baina behin ikasi ondoren TTBB aldatu egin dira berriro ikasteko beharra edukiz. Konponbide bat teknologiak ez erabiltzea litzateke? Ez, ondorio negatiboak dituelako ikasleengan (trebetasun kognitiboak ematen duten aukera ez erabiltzea, ikasteko era berriari etekinik ez ateratzea...).
  6. Generokoa: Estatistikak dioen arabera, gizonek TTBB gehiagoi erabiltzen dute emakumeek baino. Dena den, Espainian berdinduz doa. Ez beste hiri batzuetan, non emakumeak ez daukan lan eskubiderik, hezkuntza jasotzerik... eta etxean egon beharra daukan.
  7. Psikologikoa edo fisikoa: Nahiz eta eskola inklusiboa gero eta zabalduago egon, eskoletan existitzen diren TTBB ez dira ikasle guztientzat. Oraindik arlo hori aldatu gabe dago.
   Informazio hau irakurri ostean, zer egin daiteke eskolan? Hasteko, konponbideak bilatu. Eta horretarako, zenbait aldaketa eman beharko dira: azpiegiturak, irakasleen formakuntza, hezkuntza eta industria arteko hurbilpena, teknologia egokiak eta malguak egin, software espezifikoak erabili... Eta jarraitzeko, ikasleei alfabetizazio digitalen klaseak ematea.
   Nire ustez, bi ideia horiek inportanteenak dira TTBB eskolan sartzeko. Bata zein bestea beharrezkoak dira eta ezin dira banatu. Hala ere, horretarako jakin badakit urteak pasa behar direla eta ekonomikoki arazoak egon daitezkeela. Baina horrek ez du esan nahi ideia hori ezin dugula bultzatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario