Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa

viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologia Berrien Eragina Gizartean

  Orain arte aurkeztutakoarekin, argi ikus daiteke Teknologia Berriak gero eta inportanteagoak direla gizartean, beharrezkoak bihurtzen ari dira. Gainera, gizartearen arlo guztietara hedatu dira, ekonomian, hezkuntzan, kulturan, aisian... Honek, lan aukera berriak sortzea dakar, esaterako, informatika teknikoak, langilea etxean...
   Hezkuntza munduan ere ikuspegi desbedinak zabaldu dira, nabariena, etxetik ikasteko aukera (home school, cursos a distancia...). Era honetan, ikasteko modua aldatu beharko da, hots, informazioa aukeratzen, sailkatzen eta erabiltzen irakatsi beharko da. Ikasten ikasi.
   Azkenik, eragin honek kausa ahal duen arazorik larriena zein den izendatuko da. Nahiz eta teknologi berriak mundura zabaldu eta egunero eboluzionatu, zenbait herrik (gizartek) ez dute aurrera egingo eta atzeratuta geldituko dira, eten digitala sortuz. Beraz, gure asmoa blogaren bitartez teknologia berriei buruzko informazioa ematea eta horren arabera norberak ahal duen moduan, hezkuntza eredua eguneratzea litzateke inolako atzerapenik ez emateko.

domingo, 24 de octubre de 2010

Prometeus

   Teknologia berrien artean Prometeus mundua kokatu behar da. Zer den jakiteko hurrengo bideoa ikustea komenigarria litzateke.

  
   Bideo honen bidez ulertu behar den ideiarik inportanteena zera da, Prometeus mundua Jainkoa bezalakoa da. Hots, biak edonon daude (internet everywhere and free); biak edozein gauzatan agertzen dira (mobilean, ordenagailuan ...); biak edozein pertsona izan daitezke (prosumer = pertsona kontsumitzailea eta ekoizlea).
   Honen ondorioz, telebista, irratia, egunkariak ..., ulertzen ditugun moduan, desagertzen ari dira interneten munduan murgilduz. Irratia interneten entzun daiteke, TIVO interneteko telebista da (iragarkirik ez), egunkari onlineak (OhMyNews) daude. Hau da, etorkizun digitala gutxi barru helduko da.
   Azken horretan, informazio estatikoa (liburuak, irudiak ...) ezagutza jarioa bihurtuko da, hots, informazioa, esperientziak eta ezagutzak izango dira. Mundu birtuala gero eta garrantzitsuagoa, aipagarriagoa egingo da. Izan ere, horren bidez pertsonek nahi dutena lortu dezakete eta, are gehiago, izan daitezke (Agav).
   Etorkizuna horrelakoa izango denez, eskolaren lan egiteko era aldatu beharra dago. Batetik, testu libururik ez dagoelako egongo, ordenagailu eta interneten bidez bilatu beharko da informazioa, ariketak, e.a ... Eta bestetik, teknologia berriak gero eta integratuagoak daudelako, hau da, umea jaiotzen denetik teknologia berriak eboluzionatuz doaz eta ondorioz, haurraren bizimodua horren arabera egokituta egongo da. Beraz, eskola ere faktore horiek kontuan hartuz antolatu beharko da.
   Hala ere, aldaketak egiterakoan beti agertuko dira alde onak eta txarrak. Alde onak ikasleek ikusiko dituzte, haiek ohituta daude txikitatik TTBBtara, eta alde txarrak irakasleek aurkeztuko dituzte: ikastaroak egin zein aplikazioak erabili behar diren jakiteko, klasea kontrolatzeko arazoak ... Zaila izango da etorkizunera egokitzea, baina denok daukagu argi aldaketak eman beharko direla.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

   Post honen bidez, blog batean estekak nola sartzen diren azalduko da. Informazioa baliagarria izan daiteke eskolan umeek blog bat sortu nahi badute, interesgarriak diren helbideak sartzeko.
    Adibide moduan unibertsitateko linka erabiliko da:
- "Nueva entrada"
- Idatzi adierazi nahi den informazioa: Klik egin hemen
- "Enlace" sakatu
- URLa sartu
- "Aceptar" sakatu eta "Publicar entrada"

jueves, 14 de octubre de 2010

Zer da Web 2.0?

   Teknologia berriak eskolan erabiltzeko, lehenengo hoiei buruz zerbait jakin beharko genuke. Esaterako, ordenagailuen munduan ZER DEN WEB 2.0.
   Termino hau Interneten bigarren generazioa izendatzeko erabiltzen da. Erabiltzaileek online lan egitean, interakzionatzean eta informazioa elkarri trukatzean oinarritzen da. Hiru ezaugarri horiek nabarmenenak dira. Batetik, parte hartzea sustatzen delako. Bigarrenik, agertzen diren aplikazioak lana egiteko errazak direlako, eta horrek jende gehiagok erabiltzea sustatzen duelako. Hirugarrenik, informazioaren berritzea zein zuzenketa edonork egin dezakeelako.
    Web 2.0n, informazioaren sortzaileak modu zuzenean edo ez zuzenean erabiltzaileak beraiek dira eta informazioa modu desberdinetan konpartitzen da.
   Honek guztiak, komunikabideen munduan, gizartean eta beraz eskolan ondorioak dakartza. Batzuentzat onak eta beste batzuentzat txarrak izango dira. Eskolan, gure arloan, onak izan daitezke medioa ondo aprobetxatzen badugu. Informazioa momentuan bilatu, joko interaktiboetan aritu, hizkuntzak bultzatu baliabide desberdinen bidez (hiztegiak, jokoak, blogak ...), blogaren bitartez eguneroko bat egin ...
   Bukatzeko, esan beharra dago, nola etokizunean beharrezko eta garrantzi handiko tresna bat izango dela. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du internet informazioa edota gauzak bilatzeko, aurkezteko ... Gero eta erabilgarriagoa da, erosoagoa. Beraz, irakasleen zereginetako bat mundu hau ikasleei (umeei) hurbiltzea izango litzateke.

   Informazio gehigarri moduan "Web 2.0: La revolución social de internet" bideoa ikus daiteke.

jueves, 7 de octubre de 2010

Aurkezpena

   Blog hau egitearen arrazoia oso sinplea da: Lehen Hezkuntzan Teknologia Berrien erabilpena bultzatzea.
   Umeen bizitzetan gero eta presenteago daude teknologia berriak, beraz zergatik ez erabili hain hurbil duten errekurtso bat klaseetan lan egiteko. Esaterako, "eskola 2.0" hezkuntza eredu berrian proposamen hori errealitatera eraman da.
   Abaintailak nahiko izan daitezke: informazioa azkarrago aurkitu; bakoitzak informazio desberdina lortu dezake helbide desberdinak direla eta; hiztegi desberdinak aldi berean erabiltzeko aukera; joko interaktiboen bidez ikastea, bai hizkuntzak, bai matematikak ...
   Proposamenaz ohartzeko, astero informazio gehigarria aurkeztuko da.