Teknologia berriak eskolan erabiltzeko, lehenengo hoiei buruz zerbait jakin beharko genuke. Esaterako, ordenagailuen munduan ZER DEN WEB 2.0.
Termino hau Interneten bigarren generazioa izendatzeko erabiltzen da. Erabiltzaileek online lan egitean, interakzionatzean eta informazioa elkarri trukatzean oinarritzen da. Hiru ezaugarri horiek nabarmenenak dira. Batetik, parte hartzea sustatzen delako. Bigarrenik, agertzen diren aplikazioak lana egiteko errazak direlako, eta horrek jende gehiagok erabiltzea sustatzen duelako. Hirugarrenik, informazioaren berritzea zein zuzenketa edonork egin dezakeelako.
Web 2.0n, informazioaren sortzaileak modu zuzenean edo ez zuzenean erabiltzaileak beraiek dira eta informazioa modu desberdinetan konpartitzen da.
Honek guztiak, komunikabideen munduan, gizartean eta beraz eskolan ondorioak dakartza. Batzuentzat onak eta beste batzuentzat txarrak izango dira. Eskolan, gure arloan, onak izan daitezke medioa ondo aprobetxatzen badugu. Informazioa momentuan bilatu, joko interaktiboetan aritu, hizkuntzak bultzatu baliabide desberdinen bidez (hiztegiak, jokoak, blogak ...), blogaren bitartez eguneroko bat egin ...
Bukatzeko, esan beharra dago, nola etokizunean beharrezko eta garrantzi handiko tresna bat izango dela. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du internet informazioa edota gauzak bilatzeko, aurkezteko ... Gero eta erabilgarriagoa da, erosoagoa. Beraz, irakasleen zereginetako bat mundu hau ikasleei (umeei) hurbiltzea izango litzateke.
Informazio gehigarri moduan "Web 2.0: La revolución social de internet" bideoa ikus daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario