Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa

jueves, 9 de diciembre de 2010

Ordua landu TTBB erabiliz (Informazioaren Kudeaketa)

   Askotan esan denez, material multimedia bilatu ostean, informazioa sailkatu, egokitu eta baloratu behar da irizpide desberdinen bidez. Norberak bere irizpideak izango ditu. Izan ere, informazioa interpretatzea guztiz subjektiboa da, eta horrek informazioa baloratzerakoan irizpide desberdinak dakar. Era horretan, norberak bere etiketak, adibidez, erabiliko ditu materiala sailkatzeko.
   Gai bat hartzen badugu, esaterako, erlojuen bidez ordua ematen ikastea, eta interneten informazioa bilatzen badugu, zenbait helbide agertzen zaizkigu. Baina denak ez dira baliagarriak izango. Helbide horietatik baliagarriak direnak aukeratu behar ditugu eta horien barruan gure gaia azaltzeko edo lantzeko behar den materiala. Horretarako, honako eskema jarrai daiteke:
- Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? (adierazgarriak? erabiltzeko errazak?) Ikusteko atsegina da.
- Edukia: Eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Edukiak honela daude sailkatuta: (bereziki bilatzaileen kasuan)
- Elementu teknikoak: Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Arina da? Loturak arin kargatzen dira? 
- Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?
- Sinisgarria: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde, instituzio,...? Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?

   Orduaren gaiari dagokionez, youtuben bideorik ez dagoela esan daiteke. Helbide guztiek idatzizko materiala dute. Honen artean, ariketak, teoria gutxi eta eskulanak aurki daitezke. Denek kolore argiak eta letra iluna erabiltzen dute, umeek ondo irakurtzeko.
   Euskaraz landu nahi badugu arazoak izango ditugu, izan ere, interneten helbide gutxi edo ia bat ere euskaraz dago. Gehienak gazteleraz daude eta batzuk ingelesez.
  Lehen esan den moduan, teoria gutxi dago. Nire ustez, ordua lantzea errazagoa da praktikaren bitartez, beraz alde honetatik abantailak daude.
   Horrez gain, helbide batzuetan ez da soilik orduaren gaia jorratzen, baizik eta matematika arloa osoaren ariketak agertzen dira eta kasu batzuetan mailatuta ere.
   Bukatzeko, bilatutako helbide bi hartuko ditugu aurreko irizpideen bidez sailkatzeko:

Diseinua: Informazioa ugari eta gai askotakoa dago. Baina oso ondo antolatuta dago. Erraz topatzen dira gauzak.
Edukia: Informazioa eta loturak ugarikoak dira, baina ondo antolatuta daude gaiarekiko. Azkar zabaltzen dira.
Elementu teknikoak: Orria ireki bezain laster informazio gehiegi dagoela pentsa daiteke, baina segundo pare bi erabiliz arazorik ez dago nahi den informazioa topateko.
Grafikoak eta marrazkiak: Helbide honetan marrazkirik ez dago, baina orduaren lotura sakatuz gero, diseinua guztiz aldatzen da. Irudiak agertzen dira, letra mota eta plantilla desberdinak dira, ... dena umeen munduan sartzeko.
Sinisgarria: Orrialdearen egilea ez da modu zuzenean identifikatzen. Eta azken bertsio gaurkotua 2010ean egin da.

Ordua lantzeko ariketak:
Diseinua: Informazioa antolatuta dago ariketa mota zein adinaren arabera. Ikusteko atsegina da eta erabiltzeko erraza.
Edukia: Eskeintzen dituen ariketak baliagarriak dira erloju mota, ariketa kopurua, ordu eta laurdenak, erdiak ... aukera daitezkeelako. Antolaketa oso erraza da LHko mailen arabera dagoelako.
Elementu teknikoak: Agertzen diren loturak oso arin kargatzen dira.
Grafikoak eta marrazkiak ere arin agertzen dira.
Sinisgarria: Orrialdearen egilea identifikatzen da eta 2010 urtean berritu egin zen azkenengo aldiz.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario