Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa

lunes, 22 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta "Pizarra Digital"

   Hezkuntza munduan murgiltzen hasteko, gaur egun martxan jartzen ari den hezkuntza eredua teknologia berrietan oinarrituta dagoela esan behar da, eskola 2.0 alegia. Metodo honi ematen zaion balorapena jakiteko, testu hau irakurri daiteke. Hala ere, hemen bertan bere laburpena eta nire iritzia egongo dira.

   Eskola 2.0 teknologia berriak eskoletara zabaltzeko era izan beharko litzateke, baina inposaketa bezala jarrita dago. Irakasleek, esaterako, ez dute aukerarik baliabide hau modu eraginkorrenean edo didaktikoenean erabiltzeko, izan ere, helburua hasieratik finkatuta baitago. Kasu batzuetan, kaltegarria ere izan daiteke, ordenagiluak nola erabili irakatsi behar delako.
   Gainera, ez du kontuan hartzen eskola-porrota zein eskola goizegi uztea. Beraz, esan daiteke, lehengo hezkuntza eredua TTBBekin baino ez dela eskola 2.0. Hots, ez da eredu berirrik sortu, baizik eta dagoenaren moldaketa txar bat. Ez da hezkuntza eredu berririk, ezta TTBB ikasleei hurbiltzeko proposamenik ere. Eskola 2.0 herri-gastua justifikatzeko era baino ez da. Ondorioz, enpresek ere bere aukera izan dute dirua irabazteko (eduki/egitura digitalak jarri).
   Proiektu honen oinarria "pizarra digital" deituriko hezkuntza proiektua da. Hau 2003 urtean jarri zen martxan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. Ikasleei ordenagailu bana eman zieten eta gelan bideoproiektorea jarri zuten, curriculumean inolako aldaketarik egin gabe, inolako eduki digitalak kontuan hartuz ...
   Proiektu honen ondorioak negatiboak izan ziren. Dirua alferriketan galdu zen, hezkuntza mailan emaitza eraginkorrik ez zutelako lortu. Gainera, gaurko honetan bezala, inposatuta egon zen. Zein hardware eta sofware erabili behar ziren zehaztuta zegoen beste ekintza batzuen barne. Ez zen posible inolako aldaketarik egin, ezta egoera/ikasle desberdinei egokitzeko ere.
   Ordenagailuekin zen ordenagailu gabe emaitza akademiko berberak lortu ziren. Ez zen konponbide bat izan. Ondorioz, porrot honen berri dutenak ez dira Eskola 2.0ren alde jarri, euren ustez, emaitza berdinak lortuko direlako.
   Denok dakigu TTBB gero eta inportanteagoak direla gure gizartean, beraz, eskolan integratu beharko direla, baina horrek ez du esan nahi eskola 2.0 proiektu ona denik, ezta helburu horrekin planteatu denik ere.
   Benetako digitalizazioa emateko geletan honako faktoreak kontuan hartu beharko lirateke:
- Hezkuntza, pertsonek duten eskubide bezala ulertzea, publikoa.
- Ezagutzen, ikastearen, estrategien ... baloreetan oinarrituta egotea.
- Egitura digitalak erabiltzea.
- Komunitate digitalak sortzea (harremana ikastetxe, irakasle ... artean).
- Martxan dauden proiektu berritzaileak gaientzea.
- Irizpide zehatzak erabiltzea TTBB hezkuntzan sartzeko.
- Ezagutza eta software libreak bultzatzea.

   Gaiarekin bukatzeko, nire esperientzia proiektu berritzaile honekin adieraziko dut. Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasketak egiterakoan, bigarren mailan zein hirugarren mailan praktikak egiten dira.
   Nik iaz, bigarren mailakoak egin nituen, hilabete bat Indautxuko eskola publikoan. Heldu nintzenean irakasleak eskola 2.0ri buruz hitz egin zidan: 5. mailan egingo zela, ikasle bakoitzari ordenagailu bana emango zietela, arbela digitala egongo zela gelan kanoi berri batekin, irakasleak kurtso bat egiten ari zirela TTBBen bitarteko baliabideak erabiltzen jakiteko ...
   Asmo bakoitzak arazo bat zekarren. Ordenagailuak etxera eraman ahal ziren, nire ustez, ez zen oso egokia, izan ere, ikasleak umeak dira eta zaila da eurentzat gauzak ondo tratatzea. Arbela digitala klasean jartzeko arazo asko egon ziren, leku gutxi zegoelako eta topatu zutenean hormaren zati bat bota behar zutelako. Ordenagailuak heldu zirenetik 15 egun pasa ziren arbela jarri zuten arte. Irakasleek ere arazoak zituzten; nagusienak zirenak ordenagailuarekin zeukaten harremana gutxia izan zelako.
   Beraz, nire esperientzia guztiz negatiboa izan da. Badakit TTBB eskolan sartu behar direla, baina ez dut uste gauza edo ikasgai guztietarako erabilgarriak direnik. Batzuetan atzerapena izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario