Nola landu TTBB LHn?
Teknologia Berriei buruzko informazioa
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak. Mostrar todas las entradas

jueves, 25 de noviembre de 2010

Alfabetizazio Digitala

   Blog honetan, askotan esan da TTBB erabiltzeko eta eskolan integratzeko lehenengo horiek nola erabiltzen diren jakin behar dela, hots, ikasleak alfetizatuta egon behar dira. Aurkezten diren bi bideoetan honi buruzko informazioa aurki daiteke:




   Bi bideo hauek TTBB erabiltzearen alde onak zein txarrak aurkezten dizkigute. Lehenengoan, eskolan ikasteko modu berriak planteatzen dira. Nabariena lehenengo pertsonan ikusten diren irudien bitartez gaia ulertzea eta ikastea litzateke. Adibidez, eguzkia nolakoa den ulertzea horren irudi nahiko errala ikusiz.
   Bigarrenean ere TTBB eskolan erabiltzearen aldeko ikuspegia agertzen da, baina horretarako lehenengo alfabetizazio digitala ematea beharrezkoa dela dio. Curriculumean planteatzen diren zortzi oinarrizko gaitasunetatik laugarrena konpetentzia digitala da eta horrek era digitalean idazten zein irakurtzen jakitea dakar. Hau da, ikasleek sarean dagoen informazioa analizatzen jakin behar dute, zer den eta zertarako balio duen ulertu, informazio hori bilatzen eta interpretatzeko gai izan behar dira, komunikatzeko erabili beharko dute. Lau pausu horiek ikasten dituztenean digiltaki alfabetizatuta daudela esan daiteke.
   Laburtuz, TTBB oso erabilgarriak izan daitezke gaiak era errazago batean ulertzeko, baina horrek informazioa kritikoki bilatzea eta erabiltzea eskatzen du. Modu honetan, hezkuntza ekosistema bat balitz bezala trata daiteke: hobetu bilatutakoaren arabera, birsortu ideia berriak sartuz eta konpartitu besteek ezagutza berdina jasotzeko.

domingo, 24 de octubre de 2010

Prometeus

   Teknologia berrien artean Prometeus mundua kokatu behar da. Zer den jakiteko hurrengo bideoa ikustea komenigarria litzateke.

  
   Bideo honen bidez ulertu behar den ideiarik inportanteena zera da, Prometeus mundua Jainkoa bezalakoa da. Hots, biak edonon daude (internet everywhere and free); biak edozein gauzatan agertzen dira (mobilean, ordenagailuan ...); biak edozein pertsona izan daitezke (prosumer = pertsona kontsumitzailea eta ekoizlea).
   Honen ondorioz, telebista, irratia, egunkariak ..., ulertzen ditugun moduan, desagertzen ari dira interneten munduan murgilduz. Irratia interneten entzun daiteke, TIVO interneteko telebista da (iragarkirik ez), egunkari onlineak (OhMyNews) daude. Hau da, etorkizun digitala gutxi barru helduko da.
   Azken horretan, informazio estatikoa (liburuak, irudiak ...) ezagutza jarioa bihurtuko da, hots, informazioa, esperientziak eta ezagutzak izango dira. Mundu birtuala gero eta garrantzitsuagoa, aipagarriagoa egingo da. Izan ere, horren bidez pertsonek nahi dutena lortu dezakete eta, are gehiago, izan daitezke (Agav).
   Etorkizuna horrelakoa izango denez, eskolaren lan egiteko era aldatu beharra dago. Batetik, testu libururik ez dagoelako egongo, ordenagailu eta interneten bidez bilatu beharko da informazioa, ariketak, e.a ... Eta bestetik, teknologia berriak gero eta integratuagoak daudelako, hau da, umea jaiotzen denetik teknologia berriak eboluzionatuz doaz eta ondorioz, haurraren bizimodua horren arabera egokituta egongo da. Beraz, eskola ere faktore horiek kontuan hartuz antolatu beharko da.
   Hala ere, aldaketak egiterakoan beti agertuko dira alde onak eta txarrak. Alde onak ikasleek ikusiko dituzte, haiek ohituta daude txikitatik TTBBtara, eta alde txarrak irakasleek aurkeztuko dituzte: ikastaroak egin zein aplikazioak erabili behar diren jakiteko, klasea kontrolatzeko arazoak ... Zaila izango da etorkizunera egokitzea, baina denok daukagu argi aldaketak eman beharko direla.

jueves, 14 de octubre de 2010

Zer da Web 2.0?

   Teknologia berriak eskolan erabiltzeko, lehenengo hoiei buruz zerbait jakin beharko genuke. Esaterako, ordenagailuen munduan ZER DEN WEB 2.0.
   Termino hau Interneten bigarren generazioa izendatzeko erabiltzen da. Erabiltzaileek online lan egitean, interakzionatzean eta informazioa elkarri trukatzean oinarritzen da. Hiru ezaugarri horiek nabarmenenak dira. Batetik, parte hartzea sustatzen delako. Bigarrenik, agertzen diren aplikazioak lana egiteko errazak direlako, eta horrek jende gehiagok erabiltzea sustatzen duelako. Hirugarrenik, informazioaren berritzea zein zuzenketa edonork egin dezakeelako.
    Web 2.0n, informazioaren sortzaileak modu zuzenean edo ez zuzenean erabiltzaileak beraiek dira eta informazioa modu desberdinetan konpartitzen da.
   Honek guztiak, komunikabideen munduan, gizartean eta beraz eskolan ondorioak dakartza. Batzuentzat onak eta beste batzuentzat txarrak izango dira. Eskolan, gure arloan, onak izan daitezke medioa ondo aprobetxatzen badugu. Informazioa momentuan bilatu, joko interaktiboetan aritu, hizkuntzak bultzatu baliabide desberdinen bidez (hiztegiak, jokoak, blogak ...), blogaren bitartez eguneroko bat egin ...
   Bukatzeko, esan beharra dago, nola etokizunean beharrezko eta garrantzi handiko tresna bat izango dela. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du internet informazioa edota gauzak bilatzeko, aurkezteko ... Gero eta erabilgarriagoa da, erosoagoa. Beraz, irakasleen zereginetako bat mundu hau ikasleei (umeei) hurbiltzea izango litzateke.

   Informazio gehigarri moduan "Web 2.0: La revolución social de internet" bideoa ikus daiteke.